








BABY ESFERIC Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da. Planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du, hainbat istorio eta paisaiaren bidez.
0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta, familia osoaren gozamena izango da.
Bere estetikak, inspirazio esferiko eta fin bisualekoak, askatasuna ematen dio ikuslearen irudimenari. BABY ESFERICek lurraren magia harrapatzen du, haur baten erritmoan.






18/05/2024 – Grand Prix. Golden Sparkle Int. Fest. Kragujevac. SERBIA
25/05/2024 – Epaimahai Profesionalaren Sari Berezia. INPUT FEST. Karlovac. KROAZIA
08/09/2024 – Epaimahai Profesionalaren Sari Berezia. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Podgorica. MONTENEGRO
19/09/2024 – Publiko Gazteentzako Ikuskizun Onena. PIF Fest. Zagreb. KROAZIA
01/06/2025 – Aktore Onena (Eduardo Telletxea), Epaimahai Profesionala. Valise Nazioarteko Antzerki Jaialdia. Łomża, POLONIA
01/06/2025 – Publikoaren Saria, Ikuskizun Hunkigarrienari. Valise Nazioarteko Antzerki Jaialdia. Łomża, POLONIA
25/08/2026 – Zuzendaritza Onena. DADADÚ Int. Fest. Trieste, ITALIA
25/08/2026 – Harmonía Award (Most Well-Balanced Performance). DADADÚ Int. Fest. Trieste, ITALIA
Imajinatzen duzu gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izatea eta zure haurrarekin partekatzea? BABY ESFERICek bidaia dibertigarri bat proposatzen du gure etxearekin, ume-begiekin, berriz deskubritzeko eta hunkitzeko. Biztanle esferiko atseginek lagunduko digute abentura honetan: marmoka handiosek itsas hondoan murgilduko gaituzte, milaka urteko dortokak bizitzaren zikloa erakutsiko digu, basoan erle biltzaileek lankidetzaz eta adiskidetasunaz gozatuko dute, eta magiak gure elurrezko panpinari bizia emango dio artikoan…
Gure buruarekiko eta hartzen gaituen planetarekiko maitasuna eta errespetua da BABY ESFERICek gure txikienei, biharko emakume eta gizonei, oparitzen dien hazia.