Baby Esferic

BABY ESFERIC Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da. Planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du, hainbat istorio eta paisaiaren bidez.

0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta, familia osoaren gozamena izango da.

Bere estetikak, inspirazio esferiko eta fin bisualekoak, askatasuna ematen dio ikuslearen irudimenari. BABY ESFERICek lurraren magia harrapatzen du, haur baten erritmoan.

     

Sinopsia

Imajinatzen duzu gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izatea eta zure haurrarekin partekatzea? BABY ESFERICek bidaia dibertigarri bat proposatzen du gure etxearekin, ume-begiekin, berriz deskubritzeko eta hunkitzeko. Biztanle esferiko atseginek lagunduko digute abentura honetan: marmoka handiosek itsas hondoan murgilduko gaituzte, milaka urteko dortokak bizitzaren zikloa erakutsiko digu, basoan erle biltzaileek lankidetzaz eta adiskidetasunaz gozatuko dute, eta magiak gure elurrezko panpinari bizia emango dio artikoan…

Gure buruarekiko eta hartzen gaituen planetarekiko maitasuna eta errespetua da BABY ESFERICek gure txikienei, biharko emakume eta gizonei, oparitzen dien hazia.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Aboon Teatro
  • Interpretazioa: Eduardo Telletxea eta Mei Samarra
  • Jantziak: Annie Wickaert
  • Argien diseinua: Stefano Razzolini
  • Musika: Aurora Martínez, Mei Samarra, Ramón Solé
  • Grabaketa/Soinu edizioa: Mon Feijoó
  • Eszenografia: Eduardo Telletxea, David Mataró-Mímic, Vega Virgili
  • Marrazkiak: Aitor Herrero
  • Argazkiak: Josep Tobella
  • Bideoa: Jonatan Ros, Arian Botey
  • Diseinu grafikoa eta webgunea: Albert Busom, Iñaki San Miguel, NIMIA
  • Ekoizpena eta banaketa: Aboon Teatro