








GOAZEN ETXERA ideal batetik eta istorio eraldatzaile bat kontatzeko beharretik sortzen da. Mundu hobea posible delako uste sendoak mugiarazten gaitu, eta proposamen artistiko honen bidez, mundu hori errealitate bihurtzeko aurrerapauso txiki bat eman nahi dugu.
0 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendua, GOAZEN ETXERA erakusketak familia osoarentzako gozamen-gune bat irekitzen du.
Mundu desberdinetatik etorritako bi pertsonaiek leku ezezagun batean topo egiten dute lehen aldiz, eta, elkarrekin, etxe bat bilatzeari ekiten diote. Sorpresaz eta erronka txikiz beteta dago bidea, baina baita jolasa, zaintza eta konplizitate-uneak ere. Pixkanaka ohartzen dira bilatzen duten etxea ez dela leku zehatz bat, baizik eta besarkada partekatuaren beroa eta zaintzean eta lankidetzan aritzean sortzen den edertasuna.
Goazen Etxera esperientzia samur eta argitsua da txikienentzat eta haiekin doazenentzat, mundu hobe bat irudikatzera gonbidatzen gaituena, non beti bueltatzeko Etxea dagoena.