Badira beti itzuli nahi dituzun lekuak…

Duela bi urte, gure nazioarteko ibilbidea hasi genuen Serbian, Baby Esferic ikuskizunarekin, eta oroitzapen ahaztezinarekin itzuli ginen: Ikuskizun Onenaren Saria, Golden Sparkle jaialdian.

Aurten, Goazen Etxera ikuskizunarekin itzuli gara. Eta, egia esan, gure amets onenetan ere ez genuen imajinatzen une hura berriro biziko genuenik.

Ikuskizun Onenaren Saria!

Ezin pozago gaude. Hasiberria den ikuskizun batek jaso zezakeen oparirik onena da.

Eskerrik asko, Golden Sparkle, gure lanean berriro konfiantza izateagatik! Sari hau bihotzetik oso gertu gordeko dugu… eta dagoeneko itzultzeko gogoz gaude.