Badirudi Goazen Etxera oso bide onean hasi dela bere ibilbidea.
Serbiaren ondoren, Kroazian gelditu ginen, InPut Festival jaialdian parte hartzeko, eta, han, beste sorpresa bat genuen zain: Argiztapen Diseinu Onenaren Saria.
Ilusio bereziz jaso genuen sari hau, ikuskizun honetan argia ez baita soilik argitzeko erabiltzen; istorioak ere kontatzen dituen beste pertsonaia bat da.
Beraz, sari hau gure argiztapen-diseinatzaile Stefano Razzoliniri-rentzat errekonozimendu berezia da. Profesional bikaina eta pertsona zoragarria da, konpainiaren hasieratik gurekin dagoena. Orduak eta orduak probak egiten, fokuak zentimetro bat ezkerrera mugituz, gero berriz eskuinera, koloreak egokituz… eta bat-batean dena bere lekuan dagoen une magikoa.
Aurrera! Hau hasi besterik ez da egin. ✨




