Baby Esferic beste sari batzuekin itzuli da Italiatik!

Eta dagoeneko zortzi dira! 🥳❤

Oraingoan, poza Triestetik, Italiatik, dator. Bertan, Baby Esferic DADADÚ Jaialdian parte hartu du eta bi sari berrirekin itzuli da etxera:

🏆 Zuzendaritza Onenaren Saria
🏆 Harmonía Saria – Most Well-Balanced Performance

Bi sari hauek ikuskizunaren estreinalditik hainbeste urtera jasotzeak bereziki hunkitzen gaitu. Baby Esferic-ek bidaiatzen, hazten eta begirada berriekin topo egitenjarraitzen du, eta errekonozimendu bakoitzak gogorarazten digu zergatik gozatzen dugun hainbeste bidaia honetaz.

Eskerrik asko DADADÚ Jaialdiari eta Triesten ikuskizuna antolatu duten pertsona guztiei. Sari hauek poz handiz eta, batez ere, esker on izugarriz jasotzen ditugu.

Bidaiatzen jarraituko dugu! ✨❤