Azkenean! Goazen Etxera jaio da

Ia bi urtez bueltaka ibili ondoren, probak egiten, baztertu eta berriro hasten, barre egiten, pixka bat desesperatzen (pixka bat bakarrik 😅)… azkenean iritsi da eguna.

Goazen Etxera errealitate bat da jada!

Guretzat oso ikuskizun berezia da, eta bidaiatzeko gogo handiz jaio da. Izan ere, lehen urratsak ia eman gabe, aspalditik miresten ditugun jaialdietara gonbidatu gaituzte, hala nola Golden Sparkle (Serbia), InPut (Kroazia) eta Kotor Festival (Montenegro).

Orain bai… has dadila abentura!