Beste bi sari Baby Esferic ikuskizunarentzat!

Eta dagoeneko sei dira! 😍

Oraingoan, albiste onak Poloniatik iritsi dira. Bertan, 38th International Theatrical Festival VALISE jaialdian parte hartu dugu, Łomżan.

Baby Esferic beste bi sarirekin itzuli da etxera. Egia esan, oraindik ere zaila egiten zaigu ikuskizun honek egiten ari den bidaia sinestea. Maitasun handiz sortu genuen, eta hain publiko desberdin, hainbeste herrialde nola hunkitzen dituen ikustea opari izugarria da.

Ospatzen jarraitzen dugu…! 😉